EMF eremua |  Kluben zerrenda |  Martxak |  Euskal Goi Mendi Eskola |  Kirol Eskalada |  Mendi Lasterketak
| Mendiko Eskia | Ehun Mendien Lehiaketa
EMF Eremu Mugatu            
erabiltzailea  
pasahitza  
| Pasahitza ahaztu zait |
 
 
  Hasi                   
Eskalada

ESKALADA - Harremanetarako: eskalada@emf-fvm.com
Kirol eskaladak zale ugari ditu Euskal Herrian. Euskal Mendizale Federazioak kirol eskaladako lehiaketak babesten ditu eta laguntza ematen die; eta ahal duen neurrian, euskal eskalatzaile guztiei ere laguntzen die.
Kirol Teknifikazioko Zentroak- Hiru zentro daude martxan une honetan:
Araban, Iban Larrión entrenatzaile dutela.
Bizkaian, Ander Gardeazabal entrenatzaile dutela.
Gipuzkoan/Debagoienan, Josean Mulas entrenatzaile dutela.

BOULDER EDO BLOKE ESKALADA - Harremanetarako: boulder@emf-fvm.com
Boulder edo bloke deritzon kirol eskaladako modalitatea da azken urte hauetan indar gehien hartu duena, nagusiki gazteen artean.Diziplina hau eskalatzaileek eta alpinistek entrenatzeko erabiltzen zuten hasiera batean, baina altuera txikian eta sokarik gabe egiten den modalitate hau kirol eta aisialdiko jarduera bihurtu da gaur egun; batzuetan zeharkako ibilbideak egiten dira, ahaleginaren iraupena luzatzeko eta kirol eskaladan edo horma handietan egiten denarekin parekatzeko.
Entrenamenduetan gero eta gehiago erabiltzen da modalitate hau, eta kirol moduan ere praktikatzen da; bestalde, goiko gorputz adarrak indartu nahi dituzten kirolariek (btt, motoziklismoa, judoa, piraguismoa…) ere egiten dute.
Boulder modalitateak kirol jarduera arautuak atsegin ez dituen jendearen artean ere arrakasta lortu du, hainbat elementu elkartzen baititu: emozioa, segurtasun maila handia, naturarekiko hurbiltasuna… Gainera, jarduera fisiko etengabea bultzatzen du, rokodromoetan edo hiriko beste inguru batzuetan ere egin baitaiteke kirol hau.
Euskal Mendizale Federazioak boulder modalitateko hainbat mailatako lehiaketak antolatzen ditu zenbait tokitan.
Informazioa jasotzeko eta harremanetarako:
boulder@emf-fvm.com

ROKODROMOAK- Contacto: rokogasteiz@emf-fvm.com
Rokodromoak edo eskalada murruak barruko instalazioak dira, eta egitura artifizialetan segurtasun osoz eskalada praktikatzeko edo entrenatzeko aukera ematen dute.
Euskal Mendi Federazioak Gasteizko udal rokodromoak kudeatzen ditu, Hegoalde Gizarte Etxean eta Ariznabarra Kiroldegian. Horietako bakoitzean jarduerak gainbegiratzeaz eta antolatzeaz arduratzen den teknikari bat dago.
Zerbitzuak
• Eskaladako abiatze ikastaroak, banakakoak eta taldekoak.
• Harkaitzean aritzeko ikastaroak eta jarduerak antolatzea.
• Federazioaren lehiaketak eta liga herrikoiak antolatzea.
• Eskaladarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak eta mintegiak: espedizioak, entrenamenduak, materiala etab.
• EMFren federatu txartelak bideratzea.

Informazioa gehiago HEMEN

Tarifak: 

EGUNEROKO SARRERA

18 urte arte

18 urtetik gora

Abonatuak (*)

1,45 €

2,80 €

Abonatu ez direnak

2,00 €

4,10 €

(*) Udaleko Kirol Sailaren Txartela edo Unibertsitateko Txartela (Arabako Campusa).

 

BONUAK

Hilekoa

Hiru hilekoa

Denboraldikoa

(10-1etik 09-30era)

 

18 urte arte

18 urtetik gora

18 urte arte

18 urtetik gora

18 urte arte

18 urtetik gora

Abonatuak(*)

3,70 €

11,00 €

10,20 €

30,45 €

27,80 €

82,95 €

Abonatu ez direnak

5,25 €

15,50 €

14,20 €

42,25 €

39,60 €

118,70€

 

Ordutegia:
• Hegoalden: astelehenetik igandera, 9:30etik 21:30era.
• Ariznabarrra: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 21:30era. Igandeetan: 9:30etik 14:30era

 


 

ALOKAGAI DAUDEN BOULDER EGITURAK
Boulderra, publikoa eta lehiaketak
Ezaugarri teknikoak eta segurtasuna
Egituraren muntaketa
Egiturak alokatzeko eta muntatzeko kostua
Dokumentuak
 
  Kirol Eskaladako Txapelketetarako Araudia
  Reglamento de Competición de Escalada Deportiva
1
Euskara | Español | English | Français


 


 Anoeta Pasealekua 24. E-20.014. Donostia-San Sebastián
Email: emf.donosti@emf.fvm.com Tel: 943 474 279 Fax: 943 462 436