EMF eremua |  Kluben zerrenda |  Martxak |  Euskal Goi Mendi Eskola |  Kirol Eskalada |  Mendi Lasterketak
| Mendiko Eskia | Ehun Mendien Lehiaketa
EMF Eremu Mugatu            
erabiltzailea  
pasahitza  
| Pasahitza ahaztu zait |
 
 
  Hasi                   

KIROL ESKALADAKO LEHIAKETETARAKO ARBITRO IKASTAROA - FEDME TITULAZIOA

ESKALADAKO OINARRIZKO ARBITROA

ANTOLATZAILEA: EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

HELBURUAK:
-EEAM/FEDME titulazioa izango duten kirol eskaladako arbitroen talde bat prestatzea.
-Lehiaketa edo proba ofizialetarako arbitraje ofiziala eskaintzea.
-Kirol eskaladako askotariko lehiaketa eta probak arbitratzeko orduan irizpideak bateratzea.

TITULAZIOAREN ESKUMENAK:
Federazioaren titulu honek kirol eskaladako lehiaketa mota orotan arbitraje funtzioak betetzeko eskumena ematen du, eskala modalitate guztietan: lehen aldiko nahiz entseatutako zailtasun eskaladan, bloke eskaladan eta abiadura eskaladan.

NORI ZUZENTZEN ZAIEN:
Kirol eskaladako lehiaketetan arbitro lanak egiteko beren burua prestatu nahi duten kirolari federatu guztiei; Euskal Mendizale Federazioaren titulua lortuko du, EEAM/FEDMEk homologatutakoa.
Batez ere, kirol eskaladako lehiaketekin zuzeneko harremana duten antolatzaileei, entrenatzaileei eta kirolariei zuzentzen zaie.

PARTE HARTZAILEEK BETE BEHARREKO GUTXIENEKO BALDINTZAK:
Urte horretako Federazioaren Lizentzia, FEDMEk onetsia, izatea; hemezortzi urte beteta edukitzea, eta eskola graduatua edo LOGSEn baliokidea dena izatea; kirol eskaladari buruzko ezaguerak izatea.

IRAKASLEAK:
Kirol eskaladako arbitroak eta ekipatzaileak.
Antzeko ikasgaietan lizentziatutakoak.

IKASLE KOPURUA:
12 gutxienez eta 20 gehienez; ez da jende gehiago onartuko.
Dokumentazio guztia dakarten eskaerak jasotzen diren ordena hartuko da kontuan izena ematerakoan.

NON IZANGO DEN:VITORIA-GASTEIZ

GAI ZERRENDA:
Federazio egitura
Lehiaketen lege esparrua
Kirol eskaladako lehiaketetarako araudia
Diseinua, markaketa eta segurtasuna lehiaketetan
Dopinaren aurkako prozedura
Emaitzei buruzko txosten eta fitxen lanketa
Lehiaketen antolamendua
Praktika: segurtatzea, lehiakideen sokazko loturak gainbegiratzea, bideoak ikustea

IKASTAROAN IZAN EMATEAK DUEN KOSTUA: 215 €

DATAK: 2010ko apiralaren 10 eta 11an, eta 17 eta 18an.

AURREZ IZENA EMATEKO EPEA: 2010ko martxoaren 31era arte

IZENA EMATEKO FITXA BETE  HEMEN
Eta hona bidali:
Euskal Mendizale Federazioa
Anoeta Pasealekua, 24
Telefonoa: 943.47.42.79 – Fax: 943.46.24.36
E-maila:
emf.donosti@emf-fvm.com
20.014 DONOSTIA

IKASTAROAREN KOORDINAZIOA ETA BERONI BURUZKO INFORMAZIOA:
Antxon Burcio Martín – Euskal Mendizale Federazioko Zuzendari Teknikoa
Telefonoa: 615.74.95.08  -  E-maila: 
zuzendaritza@emf-fvm.com

Más información 

 

  Itzuli
Euskara | Español | English | Français


 


 Anoeta Pasealekua 24. E-20.014. Donostia-San Sebastián
Email: emf.donosti@emf.fvm.com Tel: 943 474 279 Fax: 943 462 436