EMF eremua |  Kluben zerrenda |  Martxak |  Euskal Goi Mendi Eskola |  Kirol Eskalada |  Mendi Lasterketak
| Mendiko Eskia | Ehun Mendien Lehiaketa
EMF Eremu Mugatu            
erabiltzailea  
pasahitza  
| Pasahitza ahaztu zait |
 
 
  Hasi                   

Liga Boulder 2010

• CARTEL

Esta edición consta de 4 “compes” que arrancan el S23/Ene en los bloques del Estadio y finalizan el S6/Mar en el boulder del C.C. Hegoalde.

• CALENDARIO

23a/Urtarrilaren   Estadio kiroldegia (Cervantes ibilbidea, 20 • Gasteiz)  -  Crónica, Clasificaciones y Fotos
6a/Otsailaren       K2 gimnasioa (Izarduy Komandantea, 18 • Gasteiz) -  Crónica, Clasificaciones y Fotos 
20a/Otsailaren      Amurrio (Bañueta polikiroldegia.) - Crónica, Clasificaciones y Fotos
6a/Martxoaren      Hegoalde gizarte etxea (Alberto Schommer, 10 • Gasteiz) -  Crónica, Clasificaciones y Fotos

CLASIFICACION GENERAL  

-en sortu dugu talde bat, berriak, lagunak, argazkiak eta bideoak konpartizeko asmoarekin. Anima zaitezte eta sartu    

Como en la edición anterior, las “compes” serán en sábado por la mañana a partir de las 10 h. y para participar debes inscribirte sólo de forma anticipada -8 € y en www.fundacionestadio.com- hasta las 13 h. del viernes anterior a cada prueba. 

• INSCRIPCIONES

Kontuan izan aldez aurretik eman behar dela betiere. Ez dugu izen-ematerik onartuko proben egunetan.
Probaren batean parte hartu nahi baduzu, probaren bezperako ostiraleko 13:00ak baino lehen eman behar duzu izena. Horretarako, jo ezazu webgunera, osa itzazu datu guztiak, eta sar ezazu dirua Vital Kutxako 2097 0115 28 0008332520 kontuan. Ordainketaren kontzeptu gisa, adieraz itzazu boulderraren izena, zeure izena eta zeure abizena. Adibidez: «k2 Jon Etxebarria». Probaren egunean, ordainketaren frogagiria aurkeztu behar duzu.
 

• PRECIOS

8 euro, proba bakoitzeko -  Sartuta daude: elastikoa (2010ko Boulder Ligan parte hartzeagatik), proban hartzeko edariak eta eskaladako materialaren zozketa..
 

La Liga Boulder 2010 presenta seis categorías de competición: popular femenina, popular masculina, élite femenina, élite masculina y sub 18 femenina y sub 18 masculina. Tras las cuatro pruebas, premiaremos a las tres mejores puntuaciones en cada categoría.

• REGLAMENTO

1. KATEGORIAK: Sei kategoria izango dira: gizonezkoen elitekoa, emakumezkoen elitekoa, emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia 18 urtez beherako gizonezkoena eta 18 urtez beherako emakumezkoena. Parte hartzeko adin txikiena: 14 urte.
2. MUNTATUKO DEN BLOKE KOPURUA: Gutxienez bi bloke muntatuko dira kanporaketa eta kategoria bakoitzeko, eta gutxienez beste bi bloke final eta kategoria bakoitzeko. Kategoria bakoitzeko gutxienez hiru bloke muntatzea komeni da.
3. BLOKEAK EGITEKO DENBORA: Bloke bakoitza egiteko hiru minutu utziko dira, eta denbora etenik gabea izango da bloketik blokera. Blokeak flash erara egingo dira: norbaitek egin edo erakutsi egingo ditu aldez aurretik.
4. SAILKAPEN PROBATIK FINALERA BITARTEKO GUTXIENEKO DENBORA: Sailkapen probatik finalera bitarteko atsedenaldia, gutxienez, 20 minutu izango da.
5. SAILKAPENERAKO ARAUAK: Lehendabizi, kateatutako bloke kopurua hartuko da kontuan: bloke gehien egin duenak, irabazi du. Berdinketarik izanez gero, egindako «pege» kopurua hartuko da kontuan. Aurreko bi kopuru horietan berdinketa izanez gero, bonusak hartuko dira aintzat.
6. ZER DA BONUSA?: Bonus delakoa helduleku bat da. Azken topa baino lehen jarriko da, lehiakideek puntuak biltzeko aukera izan dezaten. Horrela, azken topera inor iristen ez bada, lehiakideen artean aldeak ezarri ahalko dira. Lehiaketa bakoitzeko hornitzailea arduratuko da bonusa egoki irizten dion tokian jartzeaz. Bonusaren puntuak bildu ahal izateko, heldulekuari heldu behar zaio.
7. AZKEN TOPA: Azken heldulekuari bi eskuekin heldu behar zaio, bi segundoz baino luzaroago edota epaileak «nahikoa» esan arte.
8. ARAUAK: Lehiaketa bakoitzean egin beharreko blokeen kopuruan gutxieneko batzuk ezarri dira, baina gutxieneko horiek alda ditzakete lehiaketa bakoitzaren antolatzaileek, beharrezko ikusten badute. Finalean berdinketarik izanez gero, superfinalak egingo dira.
9. IZENA EMATEKO: Izen-ematea aldez aurretik egin behar da, proba bakoitzaren bezperako ostiraleko 13:00ak arte, webgunean. Kategoriako gehienez 30 parte-hartzaile izan daitezke.
10. PUNTUAK ZENBATZEKO MODUA: Parte-hartzaile bakoitzak orri bat eramango du blokez bloke. Bloke bakoitzaren arduradunak hor jarriko dizkio puntuak.
11. AZKEN SAILKAPENAK: Lehiaketako kategoria bakoitzeko irabazleek 100 puntu jasoko dituzte; eta hortik behera, hurrengo sailkatuentzat, postu bakoitzeko 5 puntu gutxiago. Lehiaketa batean sailkapen bera lortuz gero, berdindu duten parte-hartzaileek puntu kopuru bera jasoko dute, baina haien postuak kontuan hartuko dira, sailkapenean behera puntuak kentzen jarraitzeko. 2009ko Boulder Ligaren irabazle izango da, kategoria bakoitzean, lau lehiaketetan puntu gehien batzen dituen parte-hartzailea. Azken sailkapenean puntu kopuruan berdinketarik izanez gero, lau probetan lortutako postuak hartuko dira aintzat.
12. APELAZIOAK: Lehiaketako epaileen erabakia inork apelatzen badu, Ligako Apelazio Batzordeak ebatziko du. Sei boulderretako ordezkari banak eratuko dute batzorde hori. Apelatzeko, lehenik eta behin erreklamazio idatzia aurkeztu behar da, eta 10 euro ordaindu.

• GRADOS

Límites máximos de grado para las diferentes categorías

Gizonezkoen eliteko gehienezko muga.
Blokea: 7c arte. 7c blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7c+ egin dutenak ez daukate parte hartzerik.
Via:8a+ arte.

Gizonezkoen herrikoiaren gehienezko muga.
Blokea: 7a arte. 7a blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7a+ egin dutenak gizonezkoen elitean parte hartu dezakete.
Via: 7b+ arte.

Emakumezkoen herrikoiaren gehienezko muga
Blokea:6b arte. 6b blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 6b+ egin dutenak emakumezkoen elitean parte hartu dezakete.
Via:6c+ arte

• CAMISETA

Lau probetako baten batean parte hartzearen truke, hau jasoko duzu: 2010ko Boulder Ligako elastikoa, proban hartzeko edariak eta, zozketan zortea baduzu, eskaladako materiala. 

 

  Itzuli
Euskara | Español | English | Français


 


 Anoeta Pasealekua 24. E-20.014. Donostia-San Sebastián
Email: emf.donosti@emf.fvm.com Tel: 943 474 279 Fax: 943 462 436