EMF eremua |  Kluben zerrenda |  Martxak |  Euskal Goi Mendi Eskola |  Kirol Eskalada |  Mendi Lasterketak
| Mendiko Eskia | Ehun Mendien Lehiaketa
EMF Eremu Mugatu            
erabiltzailea  
pasahitza  
| Pasahitza ahaztu zait |
 
 
  Hasi                   

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN MENDIKO ESKIKO XXXIII. ZEHARKALDIA

2010eko martxoaren 7a - Zuriza (Pirinioak)            

Aurten ere zuei, mendiko eskia leku zabaletan eta presarik gabe egitea gustuko duzuen mendizale eta eskiatzaileei, EMFren Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia egiteko gonbita egin nahi dizuegu; baldintzak oso onak izango direla aurreikusten da, eta, beraz, Zurizako haranean mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan honako hau proposatzen dizuegu:

AURREIKUSITAKO IBILBIDEA:
Linza – Linzako lepoa – Petrechema 2360 m – Ansoko mendatea – Mallo de Acherito 2362 m – Huertoko lepoa – Foya del Ingeniero – Linza

DESCARGAR PARA GPS:

MAPA    PERFIL PETRETXEMA    PERFIL PETRETXEMA Y ATXERITO

BAJADA POR LAS FOYAS.gpx  -  BAJADA POR LAS FOYAS.plt

ATXERITO.gpx  -  ATXERITO.plt

TRAVESIA EN GOOGLE.kml  -  WAYPOINTS.wpt

ARAUDIA:
Mendiko Eskiko Zeharkaldi honetan urte honetan federatu lizentzia duten mendiko eskiatzaile guztiek parte hartu ahal izango dute.

Parte hartzaile bakoitzak, nahitaez, ondoko materiala eraman beharko du gainean irteera puntuan:
- Zeharkaldirako finkagailuak dituzten eskiak.
- Itsas txakurren larruak.
- Hortz irristezinak.
- Pioleta eta kranpoiak.
- ARVA eramatea gomendatzen da.
Zeharkaldia hasi aurretik materiala egiaztatuko da, eta parte hartzaileren batek zehaztutako material guztia ez badu, ez zaio ofizialki parte hartzen utziko.

Ibilbidea balizatuta egongo da, eta antolatzaileek beharrezko deritzen tokietan kontrolak ezarriko dira. Parte hartzaile batek proba uzten badu edo beste arazoren bat sortzen bada, beharrezkoa izango da kontrol puntu horietan horren berri ematea. Kontrol puntuetan antolatzaileekin, sendagileekin nahiz sorospen taldearekin komunikatuta egongo dira.

Ibilbide osoan bidea ixten joango den talde bat egongo da. Antolatzaileek, kontrolen bidez, zeharkaldiaren edozein puntutan parte hartzaileei proba uzteko gomendatzeko eskubidea izango dute.

Antolatzaileek, eguraldiaren edo elurraren egoeraren ondorioz ibilbidea aldatzeko eta/edo proba bertan behera uzteko erabakia hartzeko eskubidea izango dute.

Antolatzaileek ez dituzte beren gain hartzen parte hartzaileek izan edo eragin ditzaketen kalteak, federatu lizentziak estaltzen baititu kalte horiek. Ibilbidean, zenbait kontroletan eta zeharkaldiaren amaieran sendagile talde bat izango da, eta sorospen taldearekin ere komunikazioa etengabea izango da.

Parte hartzaileren batek ARAUDI honetako punturen bat betetzen ez badu, antolatzaileen erabakiz zeharkalditik kanpo geldituko da.

IZENA EMATEKO KUOTA:
Parte hartzaile bakoitzak 40,00,-€. ordaindu behar ditu; prezioan afaria, Zurizako kanpineko ostatua (BEHARREZKOA DA LO ZAKUA ERAMATEA), gosaria eta azken bazkaria sartzen dira. Zeharkaldian parte hartuko duten guztiek opari bat jasoko dute.

Martxoaren 6ko (larunbata) afaria 20:30ean izango da; hurrengo eguneko gosaria, goizeko 7:00etan, eta bazkaria, zeharkaldia amaitutakoan: 2010ko martxoaren 7an, igandean, 14:30ean.
 
IZEN EMATEAK:  HEMEN 
Izen-abizenak, taldearen izena eta federatu lizentziaren zenbakia.
Banku transferentzian honako hau zehaztuko da: Euskal Mendizale Federazioa – Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia. Banku transferentziaren kopia bat bidali behar da honako helbide honetara:

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
IZEN EMATEAK
Anoeta Pasealekua, 24
20.014 DONOSTIA

Tel.: 943.47.42.79  Faxa: 943.46.24.36
E-maila:
emf.donosti@emf-fvm.com
www.emf-fvm.com

GIPUZKOA-DONOSTIA KUTXA: KONTU ZK.: 2101.0081.11.0012018305

Azken orduko ezustekoak saihesteko, izena emateko epea martxoaren 3an amaituko da. Eskatutako guztia jaso arte ez da izen ematea aintzat hartuko.

GEHIENEZ ERE 80 PERTSONAK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE.

LAGUNTZAILEAK:
Laguntzaileek beren kabuz bilatu beharko dute ostatua.

 

  Itzuli
Euskara | Español | English | Français


 


 Anoeta Pasealekua 24. E-20.014. Donostia-San Sebastián
Email: emf.donosti@emf.fvm.com Tel: 943 474 279 Fax: 943 462 436