LEHIAKETARA ZUZENDUTAKO MENDIKO ESKIKO IKASTAROA - abenduaren 19an, 20an, 21ean eta 22an - LUZ ARDIDEN
ANTOLATZAILEA: EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA – MENDIKO ESKIKO BATZORDEA

HELBURUAK:
♦ Jarduera honetan aurretiazko ezaguerarik ez duten interesdun guztiei segurtasun osoz prestatzeko aukera ematea.
♦ Jada jarduera honetan hasierako ezaguerak dituztenei beren ezaguerak hobetzeko aukera ematea.
NORI ZUZENTZEN ZAIEN:
♦ Jarduera honetan beren burua prestatu nahi duten kirolari federatuei eta federatu gabekoei (federatu gabekoek, parte hartu ahal izateko, zenbait baldintza bete beharko dituzte nahitaez. Eranskina).
NOIZ IZANGO DEN:
♦ 1. fasea abenduaren 19an eta 20an.
♦ 2. fasea abenduaren 21ean eta 22an.
♦ Kostu guztia ordainduz gero, elkarren segidako bi faseak egiteko aukera izango da.
NON IZANGO DEN:
♦ Luz Ardidenen eta honen inguruetan (Pirinio Garaiak – Frantzia)
ZER IRAKATSIKO DEN:
♦ Lehiaketara zuzendutako mendiko eskia egiteko teknika eta taktika.
♦ Material espezifikoa.
♦ Segurtasuna elur-luizien aurrean eta ARVA sistemen erabilera.
♦ Lerradura eta progresioa.
♦ Biratze espezializatuak.
♦ Lehiaketari aplikatutako jaitsierako teknika.
♦ Kranpoi eta pioleten erabilera – norberak bere burua gelditzeko ariketak eta praktika.
ZER-NOLAKO KIROL MAILA ESKATZEN DEN:
♦ Prestakuntza taldeak ahalik eta hobekien osatu ahal izateko, parte hartzaileen maila zer-nolakoa den eta zer-nolako progresio maila eta egoera fisikoa duten jakin behar du saio hauen koordinatzaileak. Izena emateko orduan, datu hauei buruzko informazioa eman beharko da:
♦ Eskiko maila: Baxua – Ertaina – Altua, edo eman puntuak zure buruari 0tik 10era.
♦ Progresio maila: Baxua – Ertaina – Altua, edo eman puntuak zure buruari 0tik 10era.
IKASTAROAN IZENA EMATEA:
♦ 1. fasea, 2009ko abenduaren 19an eta 20an: prestakuntza saioa soilik: 90,00,-€; ostatuarekin: 130,00,-€.
♦ 1. eta 2. faseak, 2009ko abenduaren 19, 20, 21 eta 22an: prestakuntza saioa soilik: 180,00,-€: ostatuarekin: 300,00,-€.
IZEN EMATEAK HEMEN
Datu hauen jabeari bere datu pertsonalak EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAn dagokion fitxategian txertatuko direla jakinarazi zaio, eta EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAk parte hartzen duen kirol proben berri emateko ekintzetan erabili ahal izango dira; baimen hori baliogabetu nahi izanez gero, nahikoa da honako helbide honetara jotzea, igorpena eta harrera egiaztatzeko aukera ematen duen edozein bide erabiliz: EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA, Anoeta Pasalekua 24, 20014 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, Gipuzkoa
GARRANTZI HANDIKO OHARRA:
♦ EMFn federatutako 15 urtetik 21era bitarteko gazteek beka edo dirulaguntza bat lor dezakete, matrikula prezioaren % 65ekoa, eta ez dira aintzat hartuko garraio gastuak, ez eta beste gastu osagarri batzuk ere.
NOIZ ARTE EMAN DAITEKEEN IZENA:
♦ 2009ko abenduaren 11ra arte.
♦ EMFren web orrian izena emateko orrian eskatzen diren datu guztiak eman beharko dira. www.emf-fvm.com
PARTE HARTZEKO ZENBATEKOA ORDAINTZEKO:
KUTXA GIPUZKOA-DONOSTIA:
k.k.: 2101 0081 11 0012018305
♦ Ez ahaztu transferentzia egiterakoan noren izenean egiten den azaltzea; izen horrek bat etorri behar du prestakuntza saioan izena eman duen pertsonaren izenarekin.
♦ Ikastaroari hasiera eman aurretik transferentzia agiriaren kopia eskatuko da.
IKASTAROAREN KOORDINAZIOA ETA INFORMAZIOA:
Aitor Murua – EMFko Eskiko Batzordea
Tel: 605.72.87.81 - E-maila: murua.aitor@gmail.com
PROGRAMA
LARUNBATA – 2009/12/19
♦ Ikastaroaren aurkezpena 10:00etan, Luz Ardidengo eski estazioan.
♦ Lehiaketara zuzendutako mendiko eskia egiteko teknika eta taktika.
♦ Material espezifikoa.
♦ Segurtasuna elur-luizien aurrean eta ARVA sistemen erabilera.
♦ CronoToy saioa 17:00etan (nahitaezkoa da kopeta-argia).
IGANDEA – 2009/12/20
♦ Lerradura eta progresioa.
♦ Biratze espezializatuak.
♦ Lehiaketari aplikatutako jaitsierako teknika (egun erdiko forfaita)
ASTELEHENA – 2009/12/21
♦ Lehiaketara zuzendutako mendiko eskia egiteko teknika eta taktika.
♦ Segurtasuna elur-luizien aurrean eta ARVA sistemen erabilera.
♦ Kranpoi eta pioleten erabilera – norberak bere burua gelditzeko ariketak eta praktika.
ASTEARTEA – 2009/12/22
♦ Lerradura eta progresioa.
♦ Biratze espezializatuak.
♦ Lehiaketari aplikatutako jaitsierako teknika (egun erdiko forfaita).
ERANSKINA: MATERIAL ESPEZIFIKOA:
♦ Ikastaroa egiteko material espezifikoa falta izanez gero, Mendiko Eskiko Batzordea ez da horren erantzule izango. Hauetan aurki eta aloka daiteke materiala:
• Pierrefitte: 00.335.6292.7107 Michel.
• Luz Oxigene: 00.335.6292.8166 François.
• Atisport Argeles: 00.335.6292.6381 Cristofe (Low Tech-a duten pare gutxi).
ERANSKINA: FEDERATU GABEKO PARTE HARTZAILEAK:
♦ Los no federados de forma excepcional para poder participar deberán obtener un seguro obligatorio para los días que dure el Stage, para ello deberán que ponerse en contracto con la EMF y se les informará de lo datos necesarios y del precio a abonar.
♦ Contactar con: Antxon Burcio Martín 615.74.95.08 zuzendaritza@emf-fvm.com