EMF eremua |  Kluben zerrenda |  Martxak |  Euskal Goi Mendi Eskola |  Kirol Eskalada |  Mendi Lasterketak
| Mendiko Eskia | Ehun Mendien Lehiaketa
EMF Eremu Mugatu            
erabiltzailea  
pasahitza  
| Pasahitza ahaztu zait |
 
 
  Hasi                   
Cuarta y última prueba de la Liga Boulder 2010
BOULDER LIGA 2010-AK BADITU BERE GARAILEAK
Boulder Liga 2010 hasi zenetik hilabete eta erdi  eta lau proba pasatu dira. Beti bezala partehartzeaile ugari batu dira eta antolakuntzak ez die hutsik egin neguan lehiatzeko biltzen direnei. Azkeneko proba iragan asteburuan ospatu zen Gasteizko Hegoalde Gizartetxean. Eta sailkapen batzuk bideratuta zeuden arren, Hegoalden argitu dira, sorpresak tarteko.
Proba hasi aurretik, mutil gaztetxoetan hamar puntu barruan zeuden lehenengo laurak. Proba bera Ibai Isusik Orozkoarrak irabazi arren, lehenengo proban parte hartu ez izateak garaipen orokorrerako puntu falta nabaritu zuen. Horrela, Ligako irabazlea Beñat Moreno gasteiztarra izan zen, bigarren postuan Iñaki Velasco arrasatearra eta hirugarren Eneko Infante, hau ere gasteiztarra.
Azkenaldian ohikoa dugu neska gaztetxoen kategorian Lara Larrañaga ondarrutarraren eta Miriam Mulas arrasatearraren arteko lehia puntu bilketan. Berdinduta agertu ziren probara. Finaleko hirugarren blokea baina bakarrik ondarrutarrak kateatu zuen eta Ligan garaile izan da. Bigarren arrasatearra izan da eta hirugarren postua Amaia Egea ondarrutarrak eskuratu du.
Emakumezkoen maila herrikoian Jone Martinez arrasatearrak proba guztiak irabazi ditu Hegoaldekoa barne eta Liga bereganatu du horrela. Cristina Rey eta Zuriñe Etxeberria gasteiztarrak izan dira bigarren eta hirugarren.
Gizonezkoen maila berean sorpresa Iokin Esteban gasteiztarrak eman zuen proba irabaziz. Sailkapen orokorrean nahiko urrun zegoen, baina horrela Ligan hirugarren postu lortu du. Bigarrena Cristian Alonso gasteiztarra izan da, azken proban ere bigarren postua lortuz. Eta azkeneko proban laugarren postua lortu arren Ruben San Vicente izan da aurtengo Boulder Ligako irabazlea; aurretik bi probatan lortu zituen lehenengo postuei eskerrak.
Itziar Zabala dimeztarrak emakumezkoen elite mailako partehartzaile bakarra izanik, gizonezko kategoria herrikoian parte hartu izan du, zailtasun maila egokia izango zelakoan. Baina Itziarrek, bere gaztetasunagatik ere, maila horren gainetik dagoela erakutsi du.
Kategoria zailenean mutilezkoen elitean azkeneko proban Iñaki Arantzamendik besteei alde ederra ateratzen diela erakutsi zuen. Erraztasunez eta lehenengo ahaleginean lortu zuen bloke guztiak egitea. Horietako bitan bakarrik Iñaki heldu zen Top-eraino eta Liga ere bereganatu egin zuen. Bigarrena Ruben Osa ondarrutar gaztea izan zen, oso erregularra izan da Liga osoan. Eta hirugarren postua Mikel Oliverak lortu zuen, finalean konpetentzia zuzena zen Txomin Arantzamendik saio kaskarra egin ostean.
Horrela bukatu dugu 2010 honetako Boulder Liga. Beste urte bat gehiago. Badakigu, Liga hau herrikoia izanik, hasiberriak animatzeko aproposa dela, eta horietako batzuk esperientzia eta maila igo ahala beste maila bateko lehiaketak izaten dituztela aukeran, Boulder Liga atzean utziz.  Horrela izanik, pozik gaude antolakuntzan Boulder Ligak bere helburua betetzen baitu. Aurten berrogeita hamazortzi partehartzaile animatu dira guztira. Zorionak eta eskerrak guztioi!
Bada, Boulder Ligak heldutasuna eta arrakasta duen honetan, datorren urtera begira gaude dagoeneko. Ilusio berriztatuaz eta berrikuntzak sartuz hurrengoan oraindik blokero-partehartzaile berri zein beteranoen gozatzeko aukera indartsu mantentzeko.
Bejon daizuela!

CLASIFICACIONES

SUB. 18

SUB.18 MASCULINO

1. IBAI ISUSI
2. BEÑAT MORENO
3. IÑAKI VELASCO

SUB. 18 FEMENINA 

1. LARA LARRAÑAGA
2. MIRIAN MULAS
2. AMAIA EGEA
2. OHIANA GOIKOETXEA
3. MARIA AMASEME 

POPULAR

POPULAR MASCULINO

1. IOKIN ESTEBAN
2. CRISTIAN ALONSO
3. ERLANTZ MERIKAETXEBARRIA

POPULAR FEMENINA

1. IONE MARTINEZ
2. CRISTINA REY
3. ZURIÑE ETXEBERRIA

ELITE

ELITE MASCULINO

1. IÑAKI ARANTZAMENDI
2. RUBEN OSA
3. IÑAKI LOPEZ DE EGILAZ

 

ELITE FEMENINA

1. ITZIAR ZABALA

 

 

 

                

     

         

 

  Itzuli
Euskara | Español | English | Français


 


 Anoeta Pasealekua 24. E-20.014. Donostia-San Sebastián
Email: emf.donosti@emf.fvm.com Tel: 943 474 279 Fax: 943 462 436